XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ori ere bai, On Krixpin...! Ba`nekian, bai, alproja orren laguna ziñala, ta ez dezula orren txarrik ikusi nai...
Nork ekarri ote nau, ni gaur, etxe ontara...!
Eta etorri zan baiño asarreago irten zan Astarbe`ko Malen, On Krixpin`en etxetik.
- Krixpin...!, esan zion Jesus`ek gurutzeik.
- Zer, Jauna...? - Atzoko-ortan ez aiz batere-ondo egon Astarbe`ko Malen`ekin.
Arrazoi osoa zian ark, eta txakur-amorratua bezelaxe bialdu uan ire etxetik...
- Egia da, Jauna, ta ba`det orren damu.
Baiñan...
- Bai, Krixpin, bai...! Pernando, Pernando dek iretzat, eta ez auzoko Prontzio.
Ta bereiztasun oiek apaiz batentzat...
- Ara, Jauna...! Ez sinistu, nai ez ba`dezu, baiñan Pernando`ri zer-edo-zer esateko asmoetan jeiki naiz gaur.
- Barkatu egidak, Krixpin.
Baiñan pozik entzungo nikek nik ere, Pernando`ri egingo diokan errita ori.
- Nik ez dizut galeraziko, bada...!.
Eta Pernando`rengana biali zuan On Krixpin`ek bere sakristaua.